XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai bateko ezkontzak

ORAINGOAN emakumeak aitatu nai ditut.

Oiek dira lagunik bearrezkoenak mundurako.

Jaungoikoak ori jarri zion gizonari.

Geroztik orrela segitzen du bizitzak.

Zer esan asko daude bide ortan.

Gaztetasunean asi ta bizitza pozgarria ondo ibili ta gero badator alkarrengana naitasuna, alkar ikusteko poza eta ori da bearrezkoena.

Bere urtetara irixtean, alkartu naia.

Baiñan zeiñekin len, garai batean, gaur baiño geiago pentsatu bearra zegoan.

Orduan betirako artzen genduan laguna.

Gaur aldatu dira gauzak.

Gure gazte denboran esaten zuten ijitoak ezkontza egiten zutela lurrezko eltzea gora botata.

Zenbat puska egiten zan, ainbeste urte alkarrekin.

Andik aurrera partitzea libre.

Baiñan bazituzten beren tranpak.

Batzuek luzaro junto bizi nai.

Orduan bide gogorrean botatzen zutela, ta al zan goraena bota, puska asko egin zedin, beren bizitza alkarrekin pasa nairik.

Besteak, berriz, gaurko askoren antzekoak.

Gutxi ezagutzen bazuten alkar, lur bigunean bota eltzea.

Austen ez bazan, naiago, urte bete barru partitzeko.